Edukira joan

Natura 2000

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Natura 2000 Europar Batasuneko sare ekologiko bat da, Batasuneko garrantzizko lekuek eta babes bereziko eremuek osatua. Gune koherenteen sare hau, Batasuneko estatu guztientzako Europako Batzordearen naturaren kontserbazio politikan oinarritzen da, habitat naturalaren eta fauna eta flora basatiaren kontserbazioari buruzko 1992ko maiatzaren 21ean ezarritako 92/43/EEE zuzentarauari jarraituz (Habitaten Zuzentaraua izenez ezagunagoa). Helburutzat du habitat natural motak eta dagozkien espezieen habitatak euren hedapen naturaleko eremuan kontserbazio egoera onean mantentzea edo berrezartzea bermatzea da. Horretarako, garapen sostengagarria sustatu nahi da, gunea hurrengo belaunaldiei bermatzeko asmoz.

Ibaien kontserbazioa behar-beharrezkoa da.
Natura 2000 sarea martxa jartzearen hasierako proposamena.

Natura 2000 basa fauna eta floraren Habitat naturalak gordetzeko 92/43/EEE zuzentarauaren bidez sortutako sarea da. Honen bidez Dibertsitate Biologikoaren gaineko Hitzarmenean ezarritako helburuak, 1992an Rioko Lurraren Gailurrean onartutakoak alegia, lortu nahi ziren. Sarearen antolaketa 2004ko ekainerako aurreikusita bazegoen, prozesu hori oraindik orain burutu gabe dago. Horren arabera Europa Batasuneko estatuek beren lurraldeko naturaguneak aukeratu behar zituzten, horrela sare bat sortuz. Hasierako plangintzak data hauek ezarri zituen:

Bi motatako zonaldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa mailan aurrera eramaten ari den politika honek bi motatako zonaldeak bereizten ditu:

Beraz, bi eremu mota horiek bi zuzentarauen konbinaketaren ondorioak dira eta hauen bitartez martxan jarri behar da Sarea.

BGL bat Europa mailan onartua denean automatikoki BBE bihurtzen da, eta babes araudi berezia ezartzen zaio. Helburua Europa mailan sortzen diren BBE guztiekin sare bat egitea da horrela interes handiko habitatak eta espeziak babesteko.

Itsasoko Natura 2000 sarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldeak dituzten estatuek, era berean, itsasguneetan komunitate intereserako habitat eta espezieen sare koherente bat proposatu behar dute. Sare hori izendatzeko hasierako urtea 2004 izan zen. Lan horretan laguntzeko Europako Batzordeak gida berezi bat argitaratu zuen non alderdi juridikoak zein politikoak azaltzen ziren, komunitateko arauak jasoz: uraren esparru zuzentaraua, Europako itsas-politika, zonalde eta nazioarteko hitzarmenak. Halaber, definizioak eta estatuz estatu garrantzi komunitarioko espezieak zein habitatak identifikatu egiten ziren; bilatzeko elementuak eta lekuak, ebaluatzeko sistemak; gestionatzeko neurriak eta hauek Europako arrantzaren gestioarekin duten lotura. Gestio horrek betebehar ekonomikoak, gizartekoak eta kulturalak kontutan hartu behar ditu eta, horrekin batera, sarea martxa jartzearen ondorioak. Helburu hori hobeto betetzeko Europako Batzordeak itsasoen ezagupen aldetik dauden hutsuneak eta ezjakiteak zuzentzeko eskatzen die partaideak diren estatuei. Une honetan Euskal Herrian ez dago horrelako izendapenik.

Natura 2000 sarea Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko naturagune babestuak»

Nafarroa Garaian[1]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes bereziko eremuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batasuneko garrantzizko lekuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes bereziko eremuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batasuneko garrantzizko lekuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoan[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kodesko mendilerroaren ingurua (Araba)

Babes bereziko eremuak (BBE)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • ES0000244 Gorobel mendilerroa
  • ES0000490 Mundakako itsasadarreko eta Ogoño lurmuturreko itsas gunea
  • ES0000243 Txingudiko badia
  • ES0000144 Urdaibaiko itsasadarra

Kontserbazio Bereziko Eremua - Babes Bereziko Eremuak (KBE/BBE)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Navarra.es: 2002ko martxoaren 4ko Gobernu bilkura
  2. Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemak emandako informazioan oinarritutako sailkapena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]